
Derioko HAPO egiteko prozesua martxan da. Derioko Udalak 2021ean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra lantzen hasi du. HAPO udalerria antolatzeko tresna nagusia eta funtsezkoa da. Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat eraiki daitekeen arautzen du, udalerriko eremu fisikoaren barne. Behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da. HAPOren sustatzailea Derioko Udala izan arren, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dago. Derioko HAPOn parte hartu nahi dutenek, aukera ezberdinak dituzte. Informazio guztia hemen. Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!
|
BERRIAK |
Zer da HAPO?
Erraminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen ditu. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.
|
Zer arautzen du?
HAPOk udalerriaren lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta kantitatea ezartzen du (eraikigarritasuna). Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan. |
Zergatik da garrantzitsua?
Laburbilduz, Derioko HAPOk Deriok nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortuko du, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean. |
Zer ez da HAPO?
Era berean, HAPOk ez ditu xehetasunak zehazten, adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen. Hirigintza-obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebra-bide gehiago egokitzen. |
Zer muga ditu?
Beraz, Derioko HAPOk legeri sektoriala jaso behar du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak; ura, errepideak, trenbidea, zortasun aeronautikoak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua. Gainera, HAPOren sustatzailea Derioko Udala izan arren, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dago. Herritarren parte-hartzeari dagokionez, parte-hartze horrek hainbat ekarpen egin arren, edukiak kontrastatuz eta osatuz, eta, azken finean, plan berria aberastuz, emaitzak ez dira lotesleak eta ezin dira lotesleak izan, arestian deskribatu mugak direla eta. Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, gerta liteke HAPO batek etxebizitza edo ekonomia jarduerarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zer ikusirik ez duten faktoreen ondorioz. |
Zer fase ditu?
2021ean, Udala Derioko HAPO lantzen hasi da. Herritarrek Parte hartzeko Programarekin 0. Fasea osatu ondoren, 1. Fasea Hirigintza Informazioa hasi berri da. 1. Fase honetan, parte hartzeko prozesu publiko baten bitartez, deriotarrei zuzendua, udalerriko premiak jaso eta egiaztatu ahal izango ditugu. Horiek hurrengo fasean erabilgarriak izango dira, HAPOren Aurrerakina idazteko. |