hapo-derio.eus

ES

DERIOKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)

 

DERIOko HAPOren MUGARRI BERRIA: AURRERAKINA JENDAURREAN JARTZEA

HAPOren Aurrerakina bi hilabetez egongo da jendaurrean: 2024ko martxoaren 7tik maiatzaren 7ra, hainbat informazio- eta partaidetza-ekintzarekin.

Derioko Udalak 2021ean hasi zituen udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egiteko lanak. Urte horretan bertan egin zen lehen fasea, Hirigintza Informazioari buruzkoa, eta ordutik, Udala eta plana idatzi duen taldea Aurrerakina dokumentua lantzen aritu dira. Informazioaren fasea eta aurrerakina idazteko fasea aberastu egin ziren herritarren parte-hartzearekin, 2021ean eta 2022an, hurrenez hurren. Orain, 2024an, eta bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Planaren Aurrerakina jendaurrean jartzen da, hainbat informazio- eta partaidetza-ekintzarekin.

HAPO udalerri bateko erabilerak eta eraikuntza osorik antolatzeko tresna nagusia da. Funtsean, udal-eremu fisikoan zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du, lurzoru eta eraikin publiko zein pribatuetan. HAPO egitea prozesu luzea da, eta hainbat fase ditu behin betiko onartu arte. HAPOren sustatzailea Derioko Udala bada ere, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onarpena Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago.

Derioko HAPOn parte hartu nahi dutenek, aukera ezberdinak dituzte. Informazio guztia hemen.

Partaidetza saio publiko berriak antolatu dira. Informazio gehiago hemen.

PARTE HARTU!

Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!

 

Zer da HAPO?

 

HAPO udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da.

Erraminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzen ditu. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.

 
  • Udalerri osoa arautzen du (1.014Ha).

  • Sustatzailea Derioko Udala da. 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko

    onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dago.

  • Izaera egituratzailea (globala eta generikoa) duen dokumentu bat da.

  • 8-12 urteko indarraldia aurreikusten da.

Zer arautzen du?

 

HAPOk udalerriaren lurzorua sailkatzen du:

  • Hiri lurzorua (finkatutako bilbea)

  • Lurzoru urbanizagarria (eraldatuko dena hiri lurzorua hedatzeko)

  • Lurzoru urbanizaezina (nekazal lurzorua eta bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa)

HAPOk udalerriaren lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta kantitatea ezartzen du (eraikigarritasuna).

Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.

Zergatik da garrantzitsua?

 

Udalerriaren egitura fisikoan (lurzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, HAPOk udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du.

Laburbilduz, Derioko HAPOk Deriok nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortuko du, bai epe laburrean eta ertainean zein luzean.

Zer ez da HAPO?

 

HAPOk ez du arautzen, esaterako, udalerriaren enplegu-politika. Esparru horretan egin dezakeena udalerrian jarduera ekonomikoetarako behar adina leku dagoen aztertzea da, eta, beharrezkoa izanez gero, erabilera horretarako espazio berriak aurreikusi ditzake.

Era berean, HAPOk ez ditu xehetasunak zehazten, adibidez, ez ditu autobus-geltokiak kokatzen. Hirigintza-obretan ere ez du zer esanik, ez ditu parke batean jar daitezkeen bankuak zehazten ezta zebra-bide gehiago egokitzen.

Zer muga ditu?

 

Udal-tresna juridiko bat izanda ere, HAPOek udalerriaz gaindiko administrazioetatik datozen eta aintzat hartu behar dituzten hainbat baldintza dituzte.

Beraz, Derioko HAPOk legeri sektoriala jaso behar du, bai eta Estatutik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen aplikazio zuzeneko arauak ere (hirigintza-estandarrak, adibidez), esaterako hurrengoei dagozkienak; ura, errepideak, trenbidea, zortasun aeronautikoak, lurzoru kutsatuak, ondarea edo telekomunikazioak. Zehazki, etxebizitzaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen (LAG) bitartez arautzen du HAPOn antola daitezkeen etxebizitza berrien kopurua.

Gainera, HAPOren sustatzailea Derioko Udala izan arren, 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dago.

Herritarren parte-hartzeari dagokionez, parte-hartze horrek hainbat ekarpen egin arren, edukiak kontrastatuz eta osatuz, eta, azken finean, plan berria aberastuz, emaitzak ez dira lotesleak eta ezin dira lotesleak izan, arestian deskribatu mugak direla eta.

Azkenik, beharrezko faktore sozioekonomikoa aipatu behar da HAPOn aurreikusitakoak aurrera eraman ahal izateko. Esaterako, gerta liteke HAPO batek etxebizitza edo ekonomia jarduerarako espazio berriak aurreikustea eta, ordea, horiek planaren indarraldian ez garatzea. Bi kasuetan, egoera ekonomikoagatik eta planarekin zer ikusirik ez duten faktoreen ondorioz.

Zer fase ditu?

 

Egun Deriok ez du HAPOrik, 2003ko Arau Subsidiarioak baizik. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da.

  • 0. FASEA - Herritarrek Parte hartzeko Programa (HPP)
  • 1. FASEA Hirigintza Informazioa
  • 2. FASEA Aurrerakina
  • 3. FASEA Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina)
  • 4. FASEA Hasierako Onespena
  • 5.FASEA Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
  • 6.FASEA Behin Behineko Onespena
  • 7.FASEA Behin Betiko Onespena

Derioko Udalak 2021ean hasi zituen udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) egiteko lanak. Urte horretan bertan egin zen lehen fasea, Hirigintza Informazioari buruzkoa, eta ordutik, Udala eta plana idatzi duen taldea Aurrerakina dokumentua lantzen aritu dira. Informazioaren fasea eta aurrerakina idazteko fasea aberastu egin ziren herritarren parte-hartzearekin, 2021ean eta 2022an, hurrenez hurren. Orain, 2024an, eta bi urte eta erdiko lanaren ondoren, Planaren Aurrerakina jendaurrean jartzen da. 3. fase honetan Aurrerakina jenderari erakusten zaio, hainbat informazio- eta partaidetza-ekintzarekin.

 

HAPOren faseak

 

BERRIAK

2022/05/18

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena dela eta, Udalak generoarekin eta udalerriko inklusibitatearekin lotutako hainbat gairi buruz duzun iritzia jakin nahiko luke.

Plan Orokorra berrikustea lan teknikoa bada ere, pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina dela eta, ikuspegi inklusiboago batera zabaldu nahi dugu, etorkizuneko planak Derioko pertsona guztien (emakumeak eta gizonak, adinekoak, haurrak, gazteak, etab.) beharrak neurri handiago batean ase ahal izan ditzan.

Horregatik, HAPOren Informazio-fasearen ikuspegi inklusiboa izeneko gaiari helduz, Aurrerakin-fasea egiteko, Derioko espazio publikoari eta eraikinei buruzko zenbait gairi buruz duzun iritzia jakin nahiko genuke.

Galdetegiak gai-egitura bera erabiltzen du, genero-ikuspegiaren integrazioari buruzko gai garrantzitsuetan sakonduz. Aldez aurretik eskertzen dizugu zure laguntza.
Eskerrik asko!

Epea: 2022ko maiatzaren 18tik ekainaren 18ra

test