hapo-larrabetzu.eus

 

LARRABETZUKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN (HAPO) ALDAKETA PUNTUALAK

Larrabetzuko HAPOren aldaketak: jendaurreko bilkurak


Larrabetzuko Udalak  Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntualak hasi ditu. Jendaurreko bilkurak apirilean eta maiatzan izan dira. Aurkezpenak hemen.

  • Apirilak 13: Aretxabalaganaren inguruan
  • Apirilak 14: Baserrien banaketaren inguruan 
  • Maiatzak 18: Legina goikoa baserriaren inguruko eremuaren inguruan

 


 

 

  ZER DA HAPO?  
 
Hiri Antolamendu Plan Orokorrak Udalerri osoa arautzen du, eta Larrabetzun 2017tik indarrean dago.
Sustatzailea Larrabetzuko Udala izan zen. 7.000 biztanletik beherako udalerria denez, behin betiko onespena Bizkaiko Foru Aldundiaren menpe egon zen.
HAPOk udalerriaren lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du bere erabilera finkatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak...) eta boluminak ezartzen ditu (eraikigarritasuna).
Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.
 

  ZERGAITIK MOLDATU BEHAR DA?  

HAPOk bereziki Udalerriaren egitura fisikoa (lurzoru eta eraikinak) arautzen badu ere, udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du, eta egiturazko gaietan esku-hartzeko HAPOa moldatzea beharrezkoa da.
Indarrean dagoen HAPOaren kronologia:

 

  • Idazketa prozesuaren hasiera: 2008
  • Hasierako onarpena: 2014
  • Behin-behineko onarpena: 2016
  • Behin betiko onarpena: 2017
  • Behin betiko testu bategina: 2019

 

2014eko Hasierako Onarpenean, HAPOaren idazketarako 2008an hasi zen prozesuan sortutako planteamenduak onartu ziren, eta honekin egiturazko erabakiak,  2016 eta 2017 urteetan berretsi zirenak, urteetako prozesua itxiaz.

Azken urteetan herriak izan duen bilakaerak hainbat gai jarri ditu mahai gainean, Plan Orokorrak jaso beharrekoak. Gai hauek egiturazkoak izanik, HAPOa moldatzea ezinbestekoa da aspektu hauek txertatzeko.

  ZEINTZUK DIRA HELBURUAK? 

HAPOa aldatzeko helburuak honakoak dira:
 

  • Aretxabalaganako eremua espazio publiko gisara eskuratzea, eta bide batez, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzi-Prozesuaren 138/2019 auzi-gelak dionera egokituaz HAPO.
 
  • 2019an onartutako Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroek baimentzen duten bi familietako baserriak banatzeko aukera jasotzea, eta bide batez, baserrien banaketarako arautegi eta baserri guztien zerrendategi bat osatu.
 

 

 
Logo Image: 
Project: 
Show menu links on all pages?: 
1
Languages displayed in the language selector: 
Euskera
Spanish
Domain Theme: 
city2
Domain Header Color: 
 
Color of the general buttons: 
 
Show arrow icon 1: 
1
Show arrow icon 2: 
1