Derioko HAPOren gaiak.
Ulerterraza izan dadin, Derioko HAPOren edukia bederatzi gairen inguruan antolatu da.
![]() 01 INGURUNE NATURALA
Ingurune naturalak lurzoru naturala eta Derioko biodibertsitatea babestea bilatzen du, baita ingurumen-arriskuak murriztea eta natura- eta hiri-paisaiak integratzea. |
![]() 02 MUGIKORTASUNA Mugikortasunak aldameneko udalerriekiko kanpo-komunikazioa, zein Derioko barne- mugikortasuna hobetzea jasotzen ditu. Komunikabide jasangarri eta aktiboenak lehenetsi behar ditu; oinezkoak eta txirringak, eta, ondoren, garraio publikoa. Era berean, ibilgailu pribatuaren aparkatze- eta zirkulazio- beharrak erantzun behar ditu. |
![]() 03 ESPAZIO PUBLIKOA Espazio publikoa hirigintza-aktibo nagusia da, edozein udalerriko “egongela”. Hiri-parke handiak eta espazio libreak zein gertuko parke edota plazak barne hartzen ditu. |
![]() 04 ETXEBIZITZA Etxebizitzaren gaiak Derioko herritarren etxebizitza-beharrak asetzea du helburu. Etxebizitza-mota ere aztertu nahi du: etxebizitza txikiagoak, alokairukoak, babesekoak, gazteentzakoak, eredu berriak, etab. Planberriak alternatiba ezberdinak aztertuko ditu bizitegi-kuantifikazio ezberdinekin etabizitegi-garapen berrietarako kokapen ezberdinekin. |
![]() 05 JARDUERA EKONOMIKOA Jarduera ekonomikoa jarduera bat burutu ahal izateko lurzoru eta eraikuntza aurreikusteari erreferentzia egiten dio eta Derion bertan enplegua sortzearekin lotuta dago. Merkataritza, industria, teknologia, zerbitzuak, lehenengo sektorea, etab. |
![]() 06 EKIPAMENDUAK Ekipamenduek herritarrei gizarte-ongizateko zerbitzuak ematen diete eta, nagusiki, hurrengoak izaten dira: irakaskuntzakoak (eskolak, ikastetxeak...), osasunekoak (osasun- zentroak), soziokulturalak (liburutegia, kultura- etxea, musika-eskola...), kiroletakoak (polikiroldegiak, kirol-zelaiak...), asistentziazkoak (zahar-egoitzak) edo haurreskolak, besteak beste. Planak ekipamenduetarako erabilera eta kokapenak aurreikusiko baditu ere, batzuk udalez gaindiko beste administrazioen menpe daude (hezkuntza eta osasuna, Eusko Jaurlaritzaren menpe; edo asistentziazkoak, Aldundiaren menpe). |
![]() 07 ONDAREA Ondarearen barne ondare kulturalaren eta artistikoaren mantenua dago, hala nola eraikin edo hiri-elementu isolatuak edo multzokatuak; baita hiri-berroneratzeko eta berritzeko eremuak ere. |
![]() 08 JASANGARRITASUNA ETA KLIMA ALDAKETA Jasangarritasuna eta klima-aldaketa zeharkako gaia da, kalitatezko udalerria lortzeko, egungo biztanle zein gerora datozen belaunaldientzat. Horretarako, jasangarritasun-alderdi orokorretandatza, baita klima-aldaketa arintzean eta klima-aldaketara egokitzean. Arintzea Derio eta bere herritarrek isurpenak murrizten laguntzen dien guztian (HAPOrekin lotutakoa) datza. Bestalde, egokitzea gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak aurreikustean datza, erantzuteko ahalmena handituz eta arrisku klimatikoen aurreko kalteberatasuna murriztuz (esaterako, uholdeak). |
![]() 09 INKLUSIBITATEA Ikuspegi barneratzailea Derioko HAPOn zeharkako gaia da, beharrezko ikuspuntu zehatz batzuk prozesuan barneratzea bilatzen duena. Besteak beste, emakumeen ikuspuntua, nagusiena, haurrena, mugikortasun urriko pertsonena, etab. Azken finean, “beste betaurreko batzuk janztea” da, HAPOren bitartez gauzatuko dugun etorkizuneko Deriok, herritar guztien premiak erantzun ahal izateko. |